Rik Van Steenbergen (Arendonk, 1924ko irailak 9-Anberes, 2003ko maiatzak 15) belgikar txirrindulari bat izan zen, profesionala 1943 eta 1966 artean, denbora horretan, historiako txirrindulari txapeldunik handienetako bat bihurtu zelarik.
Profesional moduan 270 garaipen izan zituen, bai klasikoetan eta baita Itzuli Handietan lortutako etapa garaipenak ere. Azken hauetan, 4 etapa irabazi zituen Frantziako Tourrean, 15 Italiako Giroan eta 6 Espainiako Vueltan.
Klasiketako parte-hartzaile bezala, txirrindularitza monumentu deritzen probetan lortu zituen garaipenak nabarmentzen dira. Hala, 2 aldiz irabazi zuen Flandriako Tourra, beste bi aldiz Paris-Roubaix eta behin Milan-San Remo.
3 aldiz munduko txapeldun ere izan zen.
1991tik Anberesk probintziako Aartselaar herrian bere omenezko txirrindularitza proba bat ospatzen da, Rik Van Steenbergen Memoriala deitzen dena.