Rio Tinto Group Londresen eta Melbournen egoitzak dituen enpresa multinazionala da. Munduko bigarren metal eta meatze-enpresa handiena da, BHP enpresaren atzetik, eta burdina, kobrea, diamanteak, urrea eta uranioa ekoizten ditu.[1] Enpresa 1873an sortu zuten, zenbait inbertitzaileek Huelvako Tinto ibaian meategi konplexu bat erosi zutenean.
Zenbait burtsetako eta FTSE 100 indizetako kidea da.