Ritva Puotila | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Vyborg, 1935eko ekainaren 7a (89 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | diseinatzailea eta ehungintzako artista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ritva Soilikki Puotila (Vyborg, 1935eko ekainaren 7a) finlandiar diseinatzaile eta ehungintzako artista da[1]. 1987an Mikko Puotila semearekin batera sortu zuen Woodnotes diseinu konpainiako zuzendari artistikoa da[2]. Batez ere sokaz eta lihoz egindako tapizengatik da ezaguna[3]. Tapizek diseinu grafiko argia dute, eta Japoniako nahiz Finlandiako eskulan tradizionalen eraginak dituzte[4].
1996an Suomi saria irabazi zuen, 2000n Kaj Franck saria[3], 2003an Pro Finlandia domina[2] eta 2011n Ornamo saria[5]. Bere lanak New Yorkeko MoMA museoko[6], Pertheko Mendebaldeko Australiako Arte Galeriako[7], Osloko Arte, Arkitektura eta Diseinu Museo Nazionaleko eta Baltimoreko Arte Museoko bildumetan daude[8].
Jukka Puotila aktorearen eta beste bi semeen ama da[4].