Robert Bolt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sale (Manchester Handia), 1924ko abuztuaren 15a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Petersfield, 1995eko otsailaren 20a (70 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Celia Roberts (en) ![]() Sarah Miles (1967 - Ann Jones (en) ![]() Sarah Miles (1988 - 1995) |
Hezkuntza | |
Heziketa | The Manchester Grammar School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, gidoilaria, antzerkigilea, idazlea, film-zuzendaria eta zinema gidoilaria |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Robert Oxton Bolt (Sale, 1924lo abuztuaren 15a – Chichester, 1995eko otsailaren 20a) ingeles antzerkigile eta gidoigilea izan zen.
Erlijio metodistako familia batean jaio zen eta aitak altzari-denda bat zuen. Hamasei urterekin ikasketak utzi eta aseguru-bulego batean lan egin zuen. Ondoren, Manchesterreko Unibertsitatean sartzea lortu zuen. Urtebete geroago RAFen sartu zen gerra garaian. Gerraren ondoren, Mendebaldeko Afrikan egon zen 1947ra arte, eta Manchesterrera itzuli zen historian lizentziatzera. Ingeleseko eta historiako irakaslea izan zen Millfield eskolan, eta 33 urte zituenetik, idazteari bakarrik ekin ahal izan zion.
Antzezlanak eta gidoiak idazten zituen. Bere lanen protagonistak gizartearekin tentsioan zeuden pertsonak izaten ziren. Lawrence of Arabia, Doctor Zhivago eta A Man for All Seasons filmen gidoien egilea izan zen, eta Oscar saria irabazi zuen azken bi filmengatik.
Erresuma Batuko Alderdi Komunistako kide izan zen eta Txekoslovakiaren inbasio sobietarraren ondoren utzi zuen. Bi hilabete egon nintzen kartzelan nuklearren ugaritzearen aurka protesta egiteagatik.