Robert Burns Woodward (Boston, Massachusetts, 1917ko apirilaren 10a - Cambridge, Massachusetts, 1979ko uztailaren 8a) Estatu Batuetako kimikaria izan zen.
Bostonen eta Massachusettsen kimikako ikasketak egin ondoren Estatu Batuetako, Kanadako eta Ingalaterrako hainbat unibertsitatetan irakasle izan zen. Konposatu organiko konplexuen sintesi ugari egin zituen: kinina (1944), kolesterola eta kortisona (1951), aminoazidoak eta estriknina (1955). Zenbait antibiotikoren espazio-egitura ere aztertu zuen. 1961. urtean klorofilaren sintesia egin zuen. Kimikako Nobel Saria irabazi zuen 1965ean konposatu naturalen sintesian eginiko ekarpenengatik.