Rocket League Psyonix-ek garatu eta argitaratutako ibilgailuak eta futbola konbinatzen dituen bideo-jokoa da. Jokoa, hasieran, Microsoft Windows eta PlayStation 4rako merkaturatu zen. 2015eko uztailean, berriz, Xbox One eta Nintendo Switch-erako bertsioak argitaratu ziren. MacOS eta Linux-en bertsioak ere 2016 urtean argitaratu ziren, baina beraien lineako zerbitzuen laguntza 2020an bukatu egin zen. Jokoa digitalean saltzeaz gain, 2016ko ekainean, 505 Games eta Warner Bros. Interactive Entertainment enpresek PlayStation 4 eta Xbox One-entzat jokoaren salmenta fisikoko bertsioak banatzen hasi zituzten.
Rocket League "soccer, but with rocket-powered cars" bezala deskribatzen da; hau da, ''futbola baina auto potentziatuekin''. Futbolaren antzera jolasten da, hau da, jokalariak beraien autoaren diseinua eta elementu kosmetikoak aukeratu ondoren partida bilaketan sartu eta, segun eta aukeratutako modua bakarkakoa edo anitza izan bada (1vs1, 2vs2, 3vs3 edo 4vs4), jokalariak bi taldeetan banatzen dira. Helburu bakarra dauka, kotxeak erabiliz gola porterietan sartzea eta horretarako, erabilitako kotxeei propultsio lagungarri bat ematen zaie, zelaiean une oro berraktibatzen dena. Jokoaren ondorengo eguneratzeei esker, oinarrizko arauak aldatu eta joko-modu berriak gehitu ahal izan dira, izotz-hockeyean eta saskibaloiean oinarritutakoak adibidez.
Rocket League, bere oinarrietan, beste joko baten jarraipena da, 2008an PlayStation 3-rako ateratako bideojokoarena, Supersonic Acrobatic Rocket-Powered Battle-Cars. Battle-Cars-ek kritika mistoak jaso zituen eta ez zen hain arrakastatsua izan, baina jarraitzaile leialez betetako oinarri bat irabazi zuen. Psyonix 2013 urtearen inguruan Rocket Leagueren garapen formala hasi zuen eta Battle-Carsen-en jarraitzaileei eta kritikariei joku berrira sarrera eman zien. Psyonix-ek Battle-Cars-en marketin-falta ere onartu zuen eta sare sozialetan eta sustapenetan aritu zen jokoa merkaturatzeko, PlayStation Plus-eko kideentzat jokoa dohainik eskaintzea barne.
Horrez gain, Rocket Leaguek Battle-Cars-ekin konparatuz, lortu zituen joko-hobekuntzak, grafikoak eta aurkezpen orokorrarengatik goraipatua izan zen, nahiz eta jokoaren fisikaren motorrari kritika batzuk bideratu zitzaizkion. Jokoak zenbait sari irabazi zituen industrian, 10 milioi salmenta baino gehiago izan zituen eta 40 milioi jokalari 2018aren hasieran. Horrez gain Roket League Esport bat bihurtu da ESL eta Major League Gaming-en bidez parte hartzen duten jokalari profesionalekin, Psyonix-eko Rocket League Championship Series txapelketarekin batera.