![]() | |
Informazio pertsonala | |
---|---|
Izena | Roger De Vlaeminck |
Ezizena | Monsieur Paris–Roubaix |
Jaiotza data | 1947ko abuztuaren 24a |
Jaiotza herria | Eeklo |
Jaiotza herrialdea | ![]() |
Altuera | 1,81 m |
Pisua | 74 kg |
Kirol informazioa | |
Egungo taldea | Erretiratua |
Modalitatea | Errepidea / ziklo-krosa |
Rola | Ordokilaria |
Trebetasuna | Klasikomanoa |
Profesional taldea(k) | |
1969–1971 1972 1973–1977 1978 1979 1980 1981–1982 1983 1984 |
Flandria Dreher Brooklyn Sanson GIS Boule d'Or-Colnago DAF Trucks Gios GIS |
Garaipen nagusiak | |
Txapelketak
Frantziako Tourra: Etapa bat |
Roger De Vlaeminck (Eeklo, Belgika, 1947ko abuztuaren 24a) belgikar txirrindularia izan zen, bai errepidean bai ziklo-krosean bikain moldatzen zena. Rik Van Looyk honela deskribatu zuen: "Bere belaunaldiko klasikoetako lasterkari talentudunena". De Vlaeminck izan zen Eddy Merckx handiari klasikoetan itzal egiteko gai zen bakarretakoa. Paris-Roubaix lasterketa lau aldiz irabazi zuenez gero, Monsieur Paris-Roubaix ezizena jarri zitzaion. 1975ean Munduko Ziklo-Kros Txapelketa irabazi zuen, baina, errepideko txirrindularitzan gehiago nabarmendu zen.