Rogier van der Weyden | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Roger de le Pasture |
Jaiotza | Tournai, 1399 edo 1400 |
Herrialdea | Burgundian Netherlands |
Heriotza | Brusela, 1464ko ekainaren 18a (64/74 urte) |
Hobiratze lekua | San Migel eta Santa Gudularen katedrala |
Leinua | van der Weyden family (en) |
Irakaslea(k) | Robert Campin |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, illuminator (en) eta arkitektura proiektuen marrazkilaria |
Lantokia(k) | Tournai Tournai Brusela Italia Ferrara Genova Napoli eta Erroma |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | Primitibo flandestarra |
Genero artistikoa | margolaritza erlijiosoa erretratua izadi hila margolaritza historikoa |
Rogier van der Weyden (Tournai, 1399 edo 1400 – Brusela, 1464ko ekainaren 18a), flandriar eskolako margolaria izan zen. Adituen arabera, higikunde horretako artistarik esanguratsuenetakoa izan zen, eta ondorengo beste artista batzuengan eragin handia izan zuen, Hugo van der Goes, Hans Memling, Petrus Christus, Dirk Bouts eta Gerard Davidengan esaterako.
Bere jaioterrian egin zituen pintura ikasketak Robert Campin pintorearekin. Bruselara joan zen eta Jan van Eyck pintore handiaren eragina izan zuen. Handik gutxira Gurutzetik jaistea koadro ezaguna pintatu zuen, geroko koadroetako konposizioaren oreka eta dramatismo sakonaren aurretikoa izan zena. Bruselako hiriko pintore izendatu zuten eta bere garaian arrakasta handia izan zuten lau koadro egin zituen hiri horretako udaletxerako. 1450. urtean Italiara joan zen, baina ez dirudi lurralde hartako arte mota gustukoa egin zitzaionik. Italiatik itzuli ondoren Jesus gurutzean eta Zazpi sakramentuak koadro erlijiosoak eta erretratuak (Karlos Izukaitza, Frantzisko Estekoa) margotu zituen.