Rolf Hochhuth

Rolf Hochhuth

Bizitza
JaiotzaEschwege1931ko apirilaren 1a
Herrialdea Alemania
HeriotzaBerlin2020ko maiatzaren 13a (89 urte)
Hobiratze lekuaAlter St.-Matthäus-Kirchhof Berlin (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, idazlea, literary editor (en) Itzuli, gidoilaria eta iritzi-kazetaria
Jasotako sariak
KidetzaPEN Centre Germany (en) Itzuli
Berlingo Arteen Akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka

rolf-hochhuth.de
IMDB: nm0387827 Allocine: 103264 Allmovie: p310447 IBDB: 6314
Discogs: 1806047 Edit the value on Wikidata

Rolf Hochhuth (Eschwege, Hessen, Alemania, 1931ko apirilaren 1a - Berlin, Alemania, 2020ko maiatzaren 13a) alemaniar idazlea izan zen.

Lehen mailako ikasketak egin zituenean, liburu saltzen hasi zen. 1963an Der Stellvertreter (Ordezkoa) argitaratu zuen, Pio XII.aren gobernuan, juduen sarraskiaren aurrean, Vatikanoak izan zuen jarrerari buruzko drama-dokumentala. Liburuak arrakasta handia izan zuen, eta harrezkero Hochhuth idazle profesional bihurtu zen.

Aurrekoaren haritik idatzi zituen hurrengo bi liburuak ere: Soldaduak (1967) eta Gerrillak (1970). Die Hebamme (1971, Emagina) komedian agerian utzi zuen parien auzia Alemaniako mendebaldeko industria-gizartean. Juristen (1979, Legelariak) gizarte-maila horren kritika zorrotza da. Tod eines Jägers (1976, Ehiztari baten heriotza), Ernest Hemingway idazlearen ustezko zuribidea da bere buruaz beste egin aurretik. Ärztinnen (1980, Medikuak), farmazia-industriaren sariez bezeroez baino gehiago kezkatzen diren medikuen kritika garratza da; Unbefleckte Empfängnis (1989, Sorkunde hobengabea) obran seme-alabak sortzeko beren gorputza alokatzen duten amei buruzko istorioa azaldu zuen. Alemaniaren batasunaz eta horrek izango zituen ondorio negatiboez jardun zuen, berriz, Wessis in Weimar (1993) lanean. Narrazio eta eleberrien artean, aipagarriak dira, besteak beste Die Berliner Antigone (1963, Berlindar Antigona) eta Eine Liebe in Deutschland (1978, Maite bat Alemanian). Hochhuthen obran, bai dramek bai hitz lauzko lanek agerian uzten dituzte beti historiaren tabuak eta gorabehera ilunenak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne