Roman Kreuziger (Moravská Třebová, 1986ko maiatzaren 6a) txekiar txirrindularia da. Junior mailan sekulako maila eman zuen eta profesionaletara oso gazte pasa zen. Maila ikaragarria duen txirrindularia da, baina ez da garailea eta Itzuli Handietan beti izan ditu arerioak podiumetik kanpora bera uzteko. Bost aldiz izan da Itzuli Handietako lehenengo hamarren artean.