Romeo Montesco | |
---|---|
Romeo and Juliet universe (en) ![]() | |
Argitalpena | |
Sortzailea | William Shakespeare eta Luigi Da Porto (en) ![]() |
Ageri den obrak | ikusi
|
Lan eratorriak | |
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Sexua | gizonezkoa |
Egoitza | Casa di Romeo (en) ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Julieta |
Senideak | ikusi
|
Romeo Montesco (ingelesez: Romeo Montague; italieraz: Romeo Montecchi) William Shakespeare antzerkigile ingelesaren Romeo eta Julieta tragediaren izenburuko pertsonaietako bat da. Antzezlaneko gizonezko protagonista da eta Montescotarren familiako patriarkaren seme bakarra da. Julietarekin maiteminduko da, Capuletotarren familiako kide batekin (Montescotarrek etsaitasuna mantentzen dute berarekin). Romeo eta Julietaren istorioak historia luzea du, Shakespeareren lanaren aurretik. Julietaren lehengusua, Teobaldo, duelu batean hil ondoren, Romeok erbestera jo behar du. Hala ere, Julietaren ustezko heriotzaren berri izatean, bere buruaz beste egiten du.
Romeo, seme bakarra (Julieta bezala), pertsonaia nagusietako bat da obran, eta bere presentzia etengabea da. Bere maitasun sutsu eta idealistak "Romeo" hitza hainbat hizkuntzatan "maitale sutsuaren" sinonimo bihurtzera eraman du. Askotan halakotzat hartu izan den arren, ez dago argi "Montesco" hitzaren zentzu modernoan abizena denik.