Ron | |
---|---|
edari destilatu | |
Materialak | Azukre-kanabera |
Historia | |
Jatorria | Karibea |
Sorrera-data | XV. mendea |
Ron azukre-kanabera irakin, destilatu eta ondu ondoren lortzen den alkoholdun edaria da (45-49°). Bere jatorria Karibe itsasoan du.
Ronari kanabera-pattarra ere esaten zaio. Graduazioa oso altua da (70-80º-raino) eta kalitaterik onenak destilazioko lehen frakzioetatik datoz. Destilapena koloregabea da (ron zuria) eta karamelua gehi daiteke (ron beltza). Aroma eta dastaketa indartsuak dira eta lortu zirenetik ditu, baina zahartzeak hobetu egiten ditu.