Ronald Linn Rivest (Schenectady, New York, 1947ko maiatzaren 6a) kriptografo eta informatika zientzialaria da. Bere lanak algoritmo, konbinatoria, kriptografia, makinen ikaskuntza eta hauteskunde-osotasunaren alorrak landu ditu. Massachusetts Institute of Technologyn (MIT) irakaslea da, eta bertako Elektronika Ingenieritza eta Informatika departamentuko kide bat da, baita Informatika eta Adimen Artifizialeko Laborategiaren partaide ere.
Adi Shamir eta Len Adlemanekin batera, Rivest RSA algoritmoaren asmatzaileetako bat da. RC2, RC4 eta RC5 giltza simetrikoko enkriptazio algoritmoen asmatzailea eta RC6ren ko-asmatzailea da. (RC "Rivest Cipher" esan nahi du). MD2, MD4, MD5 eta MD6 funtzio kriptografikoak ere asmatu zituen.