Ronald David Wood (Hillingdon, Londres, 1947ko ekainaren 1a) ingeles musikaria da, 1975etik The Rolling Stones taldeko kidea.
1960ko hamarkadan Birds, Creation eta Jeff Beck Group taldeekin jo zuen. 1969an Rod Stewart eta biak Ronnie Lane, Ian McLagan eta Kenney Jones-ekin elkartu ziren Faces taldea sortzeko.
Bere lagun Keith Richardsek Rolling Stonesekin bat egitera gonbidatu zuen 1975ean Mick Taylor taldetik atera ondoren.