Room at the Top 1959ko Jack Clayton ingelesak zuzendutako film dramatiko bat da. John Braine idazlearen izen bereko eleberrian oinarritzen da. Laurence Harvey, Simone Signoret, Heather Sears, Donald Wolfit, Donald Houston eta Hermione Baddeley aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako sei izendapen jaso zituen, bi irabaziz: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Simone Signoret) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Neil Paterson).