Komunismoa |
---|
Rosa Luxemburg (polonieraz: Róża Luksemburg; Zamość, Kongresuko Polonia, 1870eko edo 1871eko martxoaren 5[oh 1] – Berlin, Weimarko Errepublika, 1919ko urtarrilaren 15) poloniar teorilari marxista, filosofo, ekonomialari, gerraren aurkako aktibista eta sozialista iraultzailea izan zen. 28 urterekin alemaniar nazionalitatea eskuratu zuen. Poloniako Erresumako eta Lituaniako Sozialdemokraziako (SDKPiL), Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako (SPD), Alderdi Sozialdemokrata Independenteko (USPD) eta Alemaniako Alderdi Komunistako (KPD) kide izan zen bere bizitzako epe ezberdinetan.
1915ean, SPDak Alemaniak Lehen Mundu Gerran parte hartzea defendatu zuenean, Karl Liebknechtekin batera gerraren aurkako Espartakisten Liga (Spartakusbund) sortu zuen, denborarekin KPDa bilakatuko zena. Azaroko Iraultzan zehar Die Rote Fahne («Bandera Gorria») egunkaria sortu zuen, mugimendu espartakistaren organo zentrala.
1919eko urtarrileko Altxamendu Espartakista akatsa zela pentsatzen zuen[1], baina babesa eman zien gertatu ostean. Friedrich Eberten gobernu sozialdemokratak altxamendua eta Spartakusbunda suntsitu zituen Freikorpsak bidaltzen (batez ere Lehen Mundu Gerrako beteranoz osatutako talde paramilitarra). Freikorpsek Luxemburg eta Liebknecht harrapatu eta epaiketarik gabe exekutatu zituzten altxamendua gertatzen ari zela. Luxemburgen gorpua Landwehrkanalera bota zuten Berlinen.
Luxemburgek kritikak egin zizkion Leninismoari eta sozialismoaren eskola sozialdemokratei, eta horregatik iritzi kontrajarriak egon dira bere inguruan ezker politikoaren baitan[2]. Hala ere, Luxemburg eta Liebknecht martiri komunista gisa omendu zituzten Ekialdeko Alemanian, eta gaur egun ere urtarrileko bigarren igandean manifestazioa egiten da euren omenez Berlinen[3].
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found