Rosa Louise Parks (jaiotza izena: Rosa Louise McCauley ; Tuskegee (Alabama), 1913ko otsailaren 4a - Detroit, 2005eko urriaren 24a) jostun afroamerikarra, Estatu Batuetako Eskubide Zibilen Aldeko Mugimenduko aktibista garrantzitsua izan zen, 1955eko abenduaren 1ean uko egin baitzion bere eserlekua gizonezko zuri bati utzi eta autobusaren atzealdean esertzeari, orduko AEBetako hegoaldeko legeak zioenaren aurka.[1][2] Ekintza honen ondorioz preso hartu zuten eta askotan aipatzen da hau izan zela Eskubide Zibilen Aldeko Mugimendua piztu zuena.[3]