Ibilgailuaren prototipoa, Ingalaterrako Hatfield udalerrian. | |
Erakundea | ESA eta Roskosmos |
---|---|
Enpresa nagusiak | Roskosmos, Astrium eta Airbus |
Misio mota | Marteren ikerkuntza |
Jaurtiketa data | 2022ko abuztua-urria |
Jaurtiketa ibilgailua | Proton-M |
Misio iraupena | 7 hilabete inguru |
Webgunea | ExoMars |
Masa | 310 kg |
Rosalind Franklin[1] —lehenago ExoMars roverra izenez ezaguna— Marte esploratzeko asmoarekin egin duten astromobil edo rover bat da. Europako Espazio Agentziak eta Errusiako Espazio Agentzia Federalak elkarlanean darabilten ExoMars misioaren barnean dago. 2020ko uztailean Marterantz jaurtitzea zen asmoa;[2] gero, 2022. urtera atzeratu zuten proiektua.[3][4]
Gaurko egungo egitasmoaren arabera, errusiar anezka eta jaitsiera moduluak ibilgailua Marteren gainazalean ipiniko du. Behin gainazalean onik eta seguru dagoela, eguzki-energiaz dabilen ibilgailuak Marten sei hilabete iraungo lituzke, bizi arrastoen bila. 2016tik Marte orbitatzen duen ExoMars Trace Gas Orbiter sateliteak Rosalind Franklin ibilgailuak bidalitako datuak Lurrera igorriko lituzke.
Izena Rosalind Franklin kimikari eta DNA ikertzailearen omenez jarri zioten.