Rosen Zhelyazkov (bulgarieraz: Росен Димитров Желязков; Sofia, 1968ko apirilaren 5a) bulgariar politikaria da. Bulgariako lehen ministroa da 2025eko urtarriletik.
Zuzenbidean lizentziatu zen Sofiako Unibertsitatean, eta zuzenbide zibilean eta komertzialean espezializatu zen. 1994an lege-aholkulari izendatu zuten Dofiako Udalean.
GERB alderdiko kidea da eta 2018an Garraio ministro izendatu zuten. 2023tik 2024ra Batzar Nazionaleko presidente ere izan zen. 2025eko urtarrilean lehen m8nistro izendatu zuten.