Rosetta (zunda)

Rosetta (zunda)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaAstrium (en) Itzuli
Historia
Orbital activity2014ko abuztuaren 6a -
Espazio jaurtiketa 2004ko martxoaren 2a
Flyby 2007ko otsailaren 25a
Flyby 2008ko irailaren 5a
Flyby 2010eko uztailaren 10a
Orbit insertion 2014ko abuztuaren 6a
Soft landing 2014ko azaroaren 12a
Spacecraft retirement 2016ko irailaren 30a
KudeatzaileaEuropako Espazio Agentzia
Honen parteHorizon 2000 (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dimentsioak2 (altuera) × 2,1 (zabalera) × 2,8 (luzera) m
Masa3.000 kg
Potentzia850 W

Rosetta ESAk sortutako zunda bat da, 2004ko martxoaren 2an espazioratua. Honen helburua 67P/Txuriumov-Gerasimenko kometaren inguruan orbitatzea da. Zunda honek abiadura handia behar duenez, Lurraren eta Marteren grabitate-indarrez baliatu da 2014an 67P/Txuriumov-Gerasimenko kometara iristeko, 6.500 miloi km egin ondoren.

Europar Agentzia Espazialak (Alemanian) Rosetta zunda 3,4 km/s abiadurarekin Lurretik urruntzen zen heinean kontaktua mantentzen saiatu zen. Beraz orain arte bertan geratu diren aldaketa guztiak ikertzen egon dira.

Rosetta bi zatitan banatzen da, batetik laginak hartzeko atala eta bestetik lur hartzeko Philae izeneko aparailua. Kometa ikertzeaz gain, zundak, bidean aurkitutako bi asteroide ikertu ditu: (2867) Šteins eta (21) Lutetia. 1.300 milioi euro inguruko kostua izan zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne