Rosny Smarth

Rosny Smarth

(2016)
Haitiko Lehen Ministroa

1996ko otsailaren 27a - 1997ko urriaren 20a
Claudette Werleigh
Bizitza
JaiotzaCavaellon (en) Itzuli1940ko urriaren 19a
Herrialdea Haiti
Heriotza2025eko urtarrilaren 15a (84 urte)
Hezkuntza
HeziketaTxileko Pontifize Unibertsitate Katolikoa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaStruggling People's Organization (en) Itzuli

Rosny Smarth (Cavaillon, 1940ko urriaren 19a2025eko urtarrilaren 15a) haitiar politikaria izan zen, Haitiko lehen ministroa 1996tik 1997ra.

Port-au-Princeko Unibertsitatean zientzia ekonomikoak ikasi ondoren, agronomian graduatu zen Txileko Santiagoko Unibertsitatean. 1967an Txileko nekazaritza garapenerako institutuko zuzendari izendatu zuten eta 1973an Salvador Allendek eraturiko nekazaritza erreformarako batzordeko kide izan zen. Smarth agronomia irakaslea ere izan zen Mexikoko Chapingo Unibertsitatean, eta aditua NBEk Mexikon dituen bulegoetan.

1991tik 1994ra Haitiko nekazaritza ministroaren kontseilaria izan zen. Herriaren Antolakuntza Borrokan alderdiko kidea izan zen. 1995eko hauteskundeak irabazi ondoren, Smarth lehen ministro izendatu zuten 1996ko otsailean. 1987ko ekainean dimisioa eman zuen, René Préval presidentearekin eta herrialdeko geldialdi politikoarekin ados ez zegoelako.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne