Rudolf Eucken (Aurich, Ekialdeko Frisia, 1846ko urtarrilaren 5a - Jena, 1926ko irailaren 15a) alemaniar filosofoa izan zen. Pentsamendu naturalistaren aurkako eta erreakzio idealistaren aldeko agertu zen. Obra nagusiak: Gure garaiko oinarrizko printzipioen kritika eta historia (1878) eta Erlijioaren edukiaren egiak (1901). Literaturako Nobel Saria jaso zuen 1908. urtean.