Ruggero Raimondi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ruggero Raimondi |
Jaiotza | Bolonia, 1941eko urriaren 3a (83 urte) |
Herrialdea | Italia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, opera abeslaria eta errealizadorea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | baritono baxua |
Musika instrumentua | ahotsa |
zsu.it… | |
|
Ruggero Raimondi (Bolonia, 1941eko urriaren 3a) italiar opera-kantaria da. Baritonoa da, ahots sendoa eta ozentasun handikoa du, bere ahots-hariko onenetako bat.
Teresa Pediconirekin eta Pervenanzirekin egin zituen ikasketak. Spoleton egin zuen debuta, 1964an: Collineren papera jokatu zuen Pucciniren La Bohème obran. Hurrengo urteetan, Erromako Operan eta Veneziako La Fenicen eta Italiako beste antzoki batzuetan kantatu zuen. 1967an, Milango La Scalan kantatu zuen: Timurren papera jokatu zuen Pucciniren Turandot obran. 1960ko hamarraldiaren bukaeran, Britainia Handiko zenbait antzokitan kantatu zuen: Royal Festival Hallen (Donizettiren Lucrezia Borgia) eta Glyndebournen (Mozarten Don Giovanni). Azkeneko opera horretako protagonista-paperarekin lotura estua izan du Ruggero Raimondik, paper bera jokatu baitzuen izen bereko filmean, Joseph Losey estatubatuarraren zuzendaritzapean, 1979an. 1970ean, New Yorkeko Metropolitanen, Silvaren papera jokatu zuen lehen aldiz Verdiren Ernanin. Aurrerago, 1983an, beste film batean parte hartu zuen, Francesco Rosiren Carmenen, hain zuzen, Bizeten izen bereko opera oinarri hartuta. 2001ean, La Toscan parte hartu zuen, operaren eta zinemaren erdibidean dagoen obra batean, eta, 2008an, Le Sanglot des Anges telebista-sailerako antzeztu zuen.