Rumi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vakhsh (en) , 1207ko irailaren 30a (egutegi gregorianoa) |
Lehen hizkuntza | persiera |
Heriotza | Konya, 1273ko abenduaren 17a (egutegi gregorianoa) (66 urte) |
Hobiratze lekua | Mevlâna Museum (en) Yeşil Türbe (en) |
Familia | |
Aita | Baha ud-Din Walad |
Ezkontidea(k) | Gawhar Khatun (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | persiera arabiera Old Anatolian Turkish (en) Erdi Aroko greziera |
Irakaslea(k) | Baha ud-Din Walad (en) Burhanuddin Tirmizi (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, Ulema, idazlea, literatoa, filosofoa eta mistikoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Shams Tabrizi (en) , Ibn al-Arabi eta Abdul Qadir Gilani (en) |
Izengoitia(k) | خاموش |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama Sufismoa |
Jalāl ad-Dīn Muhammad Rūmī (persieraz: جلالالدین محمد رومی), ezaguna baita ere Jalāl ad-Dīn Muhammad Balkhī (جلالالدین محمد بلخى), Mevlânâ/Mawlānā (مولانا, "gure maisua") eta Mevlevî/Mawlawī (مولوی, "nire maisua") izenekin, baina bereziki Rumi (1207ko irailaren 30 - 1273ko abenduaren 17) izen laburtuarekin, XIII. mendeko persiar olerkigile, alfaki, islamiar jakitun, teologo eta Sufi mistiko bat izan zen, Khorasan Handian jaioa. Rumiren jakintza eta eraginak nazio eta etnia mailako mugak igaro eta irandar, taijkar, turkiar, greko, paxtundar eta beste hainbat herritan errotu ziren. Asia Zentraleko musulmanek eta indiar azpikontinentekoek azken zazpi mendeetan asko estimatu dute haren ondare espirituala. Gainera, bere olerkiak xehe itzuli dira munduko hizkuntza askotara, formatu ugaritan argitaratuak izateaz gain. Estatu Batuetan Rumi "olerkigile ospetsuena" eta "olerkigile salduena" bezala izendatu da azken urteetan.
Rumiren lanak gehien batean persierazkoak dira, baina batzuetan turkieraz, arabieraz eta grezieraz ere idatzi zuen. Konyan idatzitako Masnavi (Mathnawi) lana persiar hizkuntzan inoiz idatzitako onenetakotzat hartzen da. Gaur egun ere haren lanak irakurle ugari ditu, zer esanik ez jatorrizko hizkuntzan, Iran Handian eta pertsieraz mintzatzen diren lurraldeetan, alegia. Baina arestian esan bezala, bere lanak hizkuntza askotan daude irakurgai, eta hortaz, Turkian, Azerbaijanen, Estatu Batuetan eta Hegoaldeko Asian irakurle asko dituzte bere lanek. Olerkigilearen ekarpenek ez zuten soilik persiar literatura baldintzatu, haren eragina nabari baitaiteke otomandar turkieran, Txagatai hizkuntzan, urdueran eta paxtuneran.