Rutherfordioa |
---|
104
Lawrentzioa ← Rutherfordioa → Dubnioa |
|
|
Izena, ikurra, zenbakia | Rutherfordioa, Rf, 104 |
---|
Serie kimikoa | trantsizio-metalak |
---|
Taldea, periodoa, orbitala | 4, 7, d |
---|
Masa atomikoa | (265) g/mol |
---|
Konfigurazio elektronikoa | [Rn] 5f14 6d2 7s2 |
---|
Elektroiak orbitaleko | 2, 8, 18, 32, 32, 10, 2 |
---|
|
Egoera | ustez solidoa |
---|
Dentsitatea | (0 °C, 101,325 kPa) kal. 23 g/L |
---|
Lurrun-presioa
P/Pa |
1 |
10 |
100 |
1 k |
10 k |
100 k
|
T/K |
|
|
|
|
|
| |
|
Kristal-egitura | kubikoa, aurpegietan zentratua |
---|
Oxidazio-zenbakia(k) | 3, 4 |
---|
Ionizazio-potentziala | 1.a: 580 kJ/mol |
---|
Erradio atomikoa (batezbestekoa) | 150 pm |
---|
Erradio atomikoa (kalkulatua) | kal. 74 pm |
---|
|
Rutherfordioaren isotopoak
|
Rutherfordioa (eka-hafnio bezela ere esaten zaio) elementu kimiko sintetiko bat da, Rf ikurra eta 104 zenbaki atomikoa dituena. Izen hori Ernest Rutherfod zientzialariaren omenez jarri zioten; zientzialari hori modelo atomiko eta fisika nuklearreko kolaboratzaile izan zen. Oso erradioaktiboa den elementu honen 265Rf isotopoak gutxi gorabehera 13 orduko erdibizitza dauka.
Elementuen taula periodikoan d blokean dago eta laugarren ilarako bigarren trantsizio-elementua da. 7. periodoan dago eta elementuen 4. taldekoa da. Esperimentuen bidez frogatu da Rutherfordioak 4. taldeko hafnioaren homologorik astunena bezela jokatzen duela. 4. taldeko beste elementuen antzeko kimika du, nahiz eta kalkulu batzuek erakutsi zuten elementuak propietate nabarmenki desberdinak erakuts zitzakeela, efektu erlatibisten ondorioz.
1960ko hamarkadan, Sobietar Batasuneko Instituto Conjunto de investigacion Nuklear-ean eta Kaliforniako Lawrence Berkeley National Laboratoryn rutherfordio kantitate txikiak ekoiztu ziren.[1] Aurkikuntzaren lehentasuna eta elementuaren izena zientzialari sobietarren eta estatubatuarren artean eztabaidatu zen, eta eztabaida horrek 1997ra arte iraun zuen. Urte hartan, Kimika Puru eta Aplikatuko Nazioarteko Batasunak (IUPAC) Rutherfordio izena ezarri zion elementuari, eztabaida horri amaiera emanez.
- ↑ «Rutherfordium - Element information, properties and uses | Periodic Table» www.rsc.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).