SHA-2 hash kriptografiko multzo bat da (SHA-224, SHA-256, SHA-384, SHA-512) Segurtasun Agentziak (NSA) diseinatua eta 2001ean argitaratua izan zen National Institute of Standards and Technology (NIST) prozesuen informazio estandar (FIPS) gisa.
Hash funtzio bat datu multzo bat, test fitxero bbat adibidez, tamaina bereko balore (hash) batean bihurtzen du algoritmo baten bitartez. Hash balioa datuen osotasuna eta integritatea baliozkotzen du. SHA-2 aldaketa asko dakartza bere arbasoarekin konparatuz, SHA-1; eta lau hash funtzio multzoen datza, 224, 256, 384 edo 512.
Hashing algortimo batek ematen duen segurtasuna datu-multzo jakin baterako balio bakar bat sortzeko duen gaitasunaren mende dago. Hash funtzio batek bi datu-multzo ezberdinetarako balio bera sortzen duenean, talka bat gertatu dela esaten da. Talka batek erasotzaile batek informazio segururako sarbidea ematen duten datu-multzoak konputazionalki eraikitzeko aukera areagotzen du edo ordenagailuko datu-fitxategiak aldatzeko, ondoriozko hash balioa aldatuko ez den eta, beraz, detekzioa saihesteko. Hash-funtzio indartsua mota honetako eraso konputazionalekiko erresistentea dena da, eta hash-funtzio ahula talkak gerta daitezkeela ia ziurra dagoena da. Azkenik, hautsitako hash funtzioa talkak sortzeko metodo konputazionalak ezagutzen diren bat da.
2005ean, SHA-1-en segurtasun-akatsak identifikatu ziren, ahultasun matematiko bat existitzea ahalbidetuz eta, horrela, hash-funtzio indartsuago bat garatzeko beharra frogatuz. [1]SHA-2 SHA-1 algoritmoaren antzera jokatzen duen arren, eraso hauek ez dira behar bezala hedatu SHA-2ra.