SQL | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Jatorria | ||||
Sorrera-urtea | 1974 | |||
Argitaratze-data | 1986 | |||
Azken bertsioa | SQL:2023 | |||
Ezaugarriak | ||||
Programazio paradigma | Programazio deklaratibo | |||
Media mota | application/x-sql eta application/sql | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Lehen mailako lengoaia logiko | |||
Honen eragina jaso du | Datalog eta Lehen mailako lengoaia logiko | |||
Ekoizpena | ||||
Diseinatzailea | Donald D. Chamberlin (en) ![]() ![]() | |||
Garatzailea | Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea, Raymond F. Boyce (en) ![]() ![]() | |||
iso.org… | ||||
kronologia | ||||
|
SQL (ingelesez Structured Query Language; euskaraz, bilaketa-hizkuntza egituratua) domeinu espezifikoko lengoaia da. Datu-base erlazionalak kudeatzeko, sistemetako informazioa administratzeko eta berreskuratzeko erabiltzen da. Ezaugarri nagusietako bat aljebra maneiatzea eta kontsultak egiteko kalkulu erlazionala da [1]. Izan ere, datu-baseetako informazioa modu errazean berreskuratzeko eta horietan aldaketak egiteko erabiltzen da.
Hasiera batean, erlazio-aljebran eta erlazio-kalkuluan oinarrituta zegoen, baina SQL datuak definitzeko ,manipulatzeko eta kontrolatzeko lengoaia da. SQLren barruan datuak sartzea, kontsultak eguneratzea eta ezabatzea, eskemak sortzea eta aldatzea eta datuetarako sarbidea kontrolatzea sartzen dira. SQL ere, batzuetan, adierazpen-hizkuntza gisa deskribatzen da, eta prozesuko elementuak ere baditu.[2]