Sabine Baring-Gould (St Sidwells, Exeter, 1834ko urtarrilaren 28a - Lewtrenchard, Devon, 1924ko urtarrilaren 2a) ingeles apaiz anglikano eta idazlea izan zen.
Hagiografoa, antikuarioa, eleberrigilea eta abesti folklorikoen biltzailea izan zen. Mila lan baino gehiago idatzi zituen eta erlijio-ereserkiak idazteagatik gogoratzen da batez ere. Birjina gaztetto bat zegoen gabon-kanta ere euskaratik ingelesera itzuli zuen, "Gabriel's Message" izenburupean.