Sabrina 1954an filmatutako drama-komedia bat da. Billy Wilder izan zuen zuzendari, eta aktore nagusiak Humphrey Bogart, Audrey Hepburn eta William Holden ditu. Wilderrek Paramount Pictures zinema promotoreekin egindako azken filma izan zen, zuzendariak haiekin emandako 12 urteen azkenean.