Safaviden dinastia | |||
---|---|---|---|
Datuak | |||
Mota | dinastia eta tribua | ||
Herrialdea | Safaviden Inperioa | ||
Historia | |||
Sorrera | 1501 | ||
Sortzailea | |||
Desagerpena | 1736 |
Safaviden dinastia[1] (persieraz: دودمان صفوی, Dudmān e Safavi; azerbaijaneraz: صفويلر سولالهسى Səfəvilər sülaləsi) Irango leinu xiita izan zen, 1501-1736 bitartean herrialdean agindu zuena. Haren ekiteari esker gorpuztu zen Persia modernoa, egungo Iranen aitzindari izan zen estatua, eta sinesmen xiitari esker iraun zuten baturik inperio haren barnean zeuden herriek.