Sahara Espainiarra itsasoz haraindiko probintzia في الخارج اقليم الصحراء الاسبانية Provincia Ultramarina del Sáhara Español | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1958 – 1976 | |||||||||||
Probintzia | |||||||||||
| |||||||||||
Sahara Espainiarraren kokapena | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Aaiun | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Dirua | Pezeta | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | Arabiera, gaztelania | ||||||||||
Erlijioa | Eliza Katoliko Erromatarra, Musulmana | ||||||||||
Historia | |||||||||||
Ibilaldi Berdea | 1975eko azaroaren 6a | ||||||||||
|
Artikulu hau espainiar koloniari buruzkoa da (1958-1976): beste leku hauetan Sahara basamortuari buruzkoa, Mendebaldeko Sahara eskualdeari buruzkoa eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoari buruzkoa dituzu.
Sahara Espainiarra[1], (arabieraz: الصحراء الإسبانية al-Sahara' al-Isbaniyya; gaztelaniaz: Sáhara Español edo Sahara Español) Afrikako espainiar kolonia eta gero probintzia izan zen, 1958an Mendebaldeko Espainiar Afrikako Saguia el Hamra eta Río de Oro eskualdeek sortua. 1976an, Marokok Ibilaldi Berdea egin ondoren, Espainiak eskualdea utzi zuen, eta, une hartatik aurrera, Maroko (nazioarteko aldarrikapen gabe eskualdea okupatzen duena) eta Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa Mendebaldeko Sahara izeneko eskualdea kontrolatzeko lehian ari dira.
Nazioarteko zuzenbidearen arabera, eskualdeko burujabetza eta administrazioa de jure espainiarren eskuetan dago oraindik, hala ere, honek Madrilgo Akordioak eta gero, ez du erabakirik hartu.