Sahathor | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XVIII. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. 1790 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Haankhef | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko XIII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Menuadyra Sahathor edo Sihathor, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K. a. 1694 inguruan gobernatu zuena.
Bere tronu izena, Menuadyra izan zen, eta bere jaiotza izena, Sahathor. Haankhef eta Kemiren semea zen, Neferhotep I.aren (bere aurka matxinatu zena) eta Sebekhotep IV.aren (bere oinordekoa) anaia, eta denbora labur batez gobernatu zuen. Uste denez, garai honetan, Egipton, errege boterearen zatikatzea bizkortu zen.
Turineko Errege Kanonean agertzen da, baina bere erregealdiaren iraupena, argi irakurtzerik ez dagoena (0 urte, ? hilabete, 3 egun), urte bete baino gutxiagokoa izan zen. Ez da Karnakeko Errege Zerrendan agertzen.