Saietera, halaber gezileihoa, horma batean dagoen irekidura bertikal estua da, arkuz geziak edo baleztaz saietak jaurti ahal izateko.[1] Era askotakoak izan zitezkeen; oso arruntak ziren gurutze-formakoak.
Saieteraren atzean zeuden barneko hormak angelu zeiharrean ebakitzen ziren maiz, arkulariak ikuseremu eta tiro-eremu zabalak izan zitzan. Irekidura bertikal meharrak aukera ematen zion arkulariari jaurtiketaren angelua eta norabidea aldatzeko, baina erasotzaileei zaila egiten zitzaien arkulariari kalte egitea, oso helburu txikia baitzen.