Saka (Deba) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Arriola (Deba) |
Koordenatuak | 43°17′03″N 2°21′12″W / 43.28419°N 2.35323°W |
![]() | |
Kontaktua | |
Helbidea | Arriola auzoa, 4, Deba 20820 (Gipuzkoa) |
Saka baserria, Perlakua, Perlakua-Saka edo Arriolaperla izenez ere ezaguna[1], Debako Arriola baserri-auzoko etxalde bat da. Zezenketatarako ganadutegi baten jatorria ere bada, Marqués de Saka izenez ezaguna gaztelaniaz, euskaraz Lasturko zezenak (Lastur, izatez, Arriolatik gertu dagoen beste auzo bat izanik). Turismorako landetxea ere bada etxea 2021. urtean.
Gutxienik 1897. urtetik ezaguna da Saka zezenketa eta ganadu-ikuskizunetarako (sokamuturrak eta) ganadua hazten duen ganadutegia delako. Nafar kastako ganadua hazten dute bertan[2].