Sakelako liburua, baita ere Poltsikoko liburua (ingelesez: Pocket edition), formatu bereziki erabilgarrian (tapa bigunean eta paper arruntean, normalean) eta prezio merkeagoan merkaturatzen den liburu-edizio motari esaten zaio. Sakelako edizioak edozein genero, gai edo hizkuntza onartzen du liburuen edukian.