Salbador Barandiaran | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oñati, 1916ko martxoaren 3a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2006ko uztailaren 20a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta musikagilea |
Izengoitia(k) | Barandiaran´dar Gaizka, Aranargi, Bertze eta Aitzarte |
Salbador Barandiaran —goitizenez Barandiaran´dar Gaizka, Aranargi, Bertze edota Aitzarte— (Oñati, Gipuzkoa, 1916ko martxoaren 3a - Loiola, Gipuzkoa, 2006ko uztailaren 20a) musikagilea eta euskal idazlea izan zen. 1956an Homeroren Iliada (Ilias´ena) itzuli zuen. Harena da, halaber, Danzas de Euskalerri lana (1963-1969).
Gene Yurre dantzaria eta Iñaki Irigoien folklore ikertzaile ospetsuarekin batera, 1976an Hegoaldeko Euskal Dantzarien Biltzarra sortu zuten sei pertsonetariko bat izan zen.[1][2] 1978an Iruñean Dantzari Egun arrakastatsua antolatu zuten.