Salim Rubai Ali

Salim Rubai Ali


Hego Yemeneko lehendakari

1969ko ekainaren 22a - 1978ko ekainaren 26a
Qahtan al-Shaabi (en) Itzuli - Ali Nasir Muhammad (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAbyan gobernantzia1934ko ekainaren 17a
HerrialdeaHego Yemen
HeriotzaAden1978ko ekainaren 26a (44 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoaNational Liberation Front (en) Itzuli

Salim Rubai Ali (Abyan gobernantzia, Aden protektoratua, 1934ko ekainaren 17aAden, 1978ko ekainaren 26a) yemendar politikari maoista eta iraultzailea izan zen, Hego Yemengo estatuburua 1969tik hil zen arte.

Hego Yemengo Nazio Askapenerako Fronteko fakzio ezkertiarreko buruzagia izan zen. Fronteak 1967ko azaroaren 29an lortu zuen britainiarrak herrialdetik erretiratzea, eta Alik zuzendutako fakzio marxista 1969an gailendu zitzaion Qahtan Muhammad al-Shaabi presidente moderatuenari. 1970ean, Hego Yemengo Herri Errepublika izena aldatu eta Yemengo Herri Errepublika Demokratikoa izendatu zuten.

1975ean alderdien arteko koalizio bat sortu zuen eta bat egin ez zuten gainerakoak debekatu zituen. Yemengo Alderdi Sozialista sortzearen aurka ere agertu zen. 1978an, YASko buruzagitza kolektiboak, Ali Nasser Muhammadek zuzenduta, boterea kendu zion Aliri, eta fusilatu egin zuen, presidentearen jauregian borroka labur bat izan ondoren.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne