Salomonen Igerilekuak

Salomonen Igerilekuak
Kokapena
Estatu burujabe Palestina
Mendeko lurraldeZisjordania
Koordenatuak31°41′20″N 35°10′11″E / 31.688992°N 35.169819°E / 31.688992; 35.169819
Map

Salomonen Igerilekuak (arabieraz: برك سليمان‎Burak Sulaymān, edo el-Burak, 'igerilekuak' soilik; hebreeraz: בריכות שלמה‎Breichot Shlomo) Zisjordaniako erdi-hegoaldean dauden antzinako uharkak dira, Al-Khader herrixkaren hegoaldean eta Betleemdik 5 kilometro hego-mendebaldera.[1] Igerileku-multzoa hiru zisterna irekik osatzen dituzte. Bakoitzak 6 metro ditu hurrengora erori aurretik, eta lurpeko iturburu batek elikatzen ditu. Bakoitzak 100 metro baino gehiagoko luzera, 65 metroko zabalera eta 10 metroko sakonera du. Ur-edukiera 200 milioi litro ingurukoa da. Ondorioz, igerilekuek mendeetan zehar inguruko ur-horniduran zeregin garrantzitsua izan dute.

Tradizioaren arabera, Salomon erregeak eraiki zuen.[1] Hau k.a. X. mendeko pertsonaia biblikoa izan zen, baina, gaur egun oso geroagokoak direla uste dute, zatirik zaharrena k.a. II. mendekoa izanda.[2]

  1. a b (Ingelesez) Leeper, J. L.. (1903). «Remains of the Temple at Jerusalem» The Biblical World 22 (5): 340.  doi:10.1086/473292. ISSN 0190-3578..
  2. Allegro, John M.. (1964). The Treasure of the Copper Scroll. (2. argitaraldia) Garden City, NY: Doubleday, 67 or. OCLC .917557044.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne