Salt-N-Pepa | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Queens |
Musika mota | hip hop musika eta girl group |
Urteak | 1985 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | London Recordings (en) |
Cheryl James Sandra Denton DJ Spinderella | |
Informazio gehigarria | |
saltnpepa.com | |
Salt-N-Pepa 1985ean New Yorken (Estatu Batuetan) sortutako rap eta hip-hop hirukote estatubatuar bat da, emakumez osatua. [1] Salt (Cheryl James), Pepa (Sandra Denton) eta DJ Spinderellak (Deidra Roper) osatu zuten hirukotea. Hauetariko bien izenekin osatzen da taldearen izena, euskarara itzulita Gatza eta Piperra, ingelesez ere zentzu bertsua duen metafora.
Salt-N-Peparen Hot, Cool & Vicious lehen diskoak milioi bat kopia baino gehiago saldu zituen mundu osoan, urrezko eta platinozko ziurtagiriak lortu zituen lehen rap taldea bihurtuz. [2] Hirukotearen laugarren diskoak, Very Necessary, 7 milioi ale baino gehiago saldu ditu mundu osoan (5 milioi AEBetan bakarrik). 1995ean, hirukoteak Grammy Saria irabazi zuen "Duo edo Talde baten Rap Interpretazio Onenaren" kategorian, "None Of Your Business" abestiagatik. Sari horrekin Grammy bat irabazten zuten lehen emakumezkoak bihuru ziren, Queen Latifah- rekin batera, hark ere irabazi baitzuen Grammy bat urte berean. [3]
Beren abestirik ezagunenetakoak izan ziren Push It, Whatta Man (En Voguerekin batera) eta Let's Talk About Sex.[4]
1990eko hamarkadako ospea ez dute berriz errepikatu, baina musikaren munduan aktibo jarraitu dute 21. mendean.