Salterio (antzinako grezieraz: ψαλτήριον, psaltērion) antzinako harizko musika tresna da, forma desberdinak izan dituena garaiaren eta lekuaren arabera. XIV-XV. mendeetan erabili zen batez ere. Plektro batez edo hatzez jotzen zen. Gaur egun salterio trapezoidala erabiltzen da, mailu txiki batzuez jotzen dena, Hungarian batez ere.