Samariar onaren parabola

Samariar ona (1647) olioa, Balthasar van Cortbemderen (1612-1663) margolana.

Samariar onaren parabola, Jesukristoren parabola bat da, Lukas Ebanjelioan jasota.[1] Jesus Nazaretekoak erabilitako metodo didaktikoaren parabola errealista eta argigarrienetako bat gisa onartua izan da. Jesusek berak kontatzen dau parabola, karitatea eta errukia gizakumeak santutasunera eramango duten bertuteak direla irudikatzeko. Halaber, maitasuna legearen letra betetzea baino askoz garrantzitsuagoa dela irakasten du. Parabola honek besteei maitasuna adierazteko ahalegin bereziak egin behar direla irakatsi zien bere jarraitzaileei, nahiz eta elkarren artean oso desberdinak izan.[2]

  1. Lk 10:25-37
  2. https://www.jw.org/eu/liburutegia/jw-bilerak-lan-koadernoa/2018-uztaila/bilera-programa-uzt16-22/samariar-onaren-parabola/

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne