Samuel Baker | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1821eko ekainaren 8a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Newton Abbot, 1893ko abenduaren 30a (72 urte) |
Hobiratze lekua | Brompton hilerria |
Familia | |
Aita | Samuel Baker |
Ama | Mary Dobson |
Ezkontidea(k) | Henrietta Ann Bidgood Martin (en) ![]() Florence Baker (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, ofizierra, naturalista, ingeniaria, idazlea eta army officer (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Society Royal Geographical Society |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Egiptoko Armada |
Gradua | ofizier |
![]() ![]() |
Sir Samuel White Baker (Londres, 1821eko ekainaren 8a - Newton Abbott, Devon, 1893ko abenduaren 30a) ingeles esploratzaile, militar, naturalista, ehiztari, idazle eta abolizionista izan zen.
Ingeniaritza zibila ikasi ondoren Errumanian lan egin zuen trenbideak eta zubiak diseinatuz. Florence Baker esklabo zuri batekin maitemindu zen Balkanetako esklabo merkatu batean. 1865ean ezkondu zen berarekin.
1861ean lehen esplorazio bidaia egin zuen Afrikan. Nilo eskualdera bidaiatu zuen eta James Augustus Grant eta John Hanning Spekerekin topo egin zuen. 1864an Albert aintzirara iritsi zen lehen europarra izan zen eta frogatu zuen Nilo ibaiak aintzira zeharkatzen duela.
1869an Ismail khedivearen zerbitzura sartu zen. Bakerrek Nilo eskualde ekuatorialera espedizio bat zuzendu zuen esklaboen merkataritza kentzeko. Paxa, otomandar armadako jenerala eta Equatoriaren Gobernadore Nagusia izendatu zuten.