San Benediktoren erregela (latinez: Regula Benedicti) monasterio-erregela da, Benedikto Nursiakoak 530-556 aldean idatzitakoa, komunitatean bizi diren lekaide eta lekaimeen bizimodua arautzen duena.[1] Hiru hitzetan laburbiltzen ahal da erregelaren espiritua: pax (bakea) eta ora et labora (otoitza eta lana).
Beneditarrek erregela hamabost mendez erabili dute eta askoren ustez San Benedikto mendebaldeko monakotzaren sortzailetzat hartzen dute.[2] Hala ere, ezin dugu esan Benediktoren asmoa erlijio-ordena eratzea zela. Bere erregela norbanakoen eta komunitateentzako gida bat besterik ez zen.