San Petriren hilobia

San Petriren hilobia
Kokapena
Koordenatuak41°54′08″N 12°27′12″E / 41.9022°N 12.4533°E / 41.9022; 12.4533
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaPetri

San Petriren hilobia, gaur egun Vatikanoko harpeetan eta San Petriren aldarearen azpian dago. Hilobi multzoa, 330. urte inguruan, Konstantino I.a Handiaren agintaldian Antzinako San Petriren basilikaren eraikuntzari oinarria eman zion lursail lau batean dago.

Tokian hainbat pertsona eta animalien hezurrak topatu ziren, baina bi urteko indusketa arkeologikoen ondoren, 1950eko abenduan Pio XII.ak hondakinak San Petrirenak zirela ezin zitekela ziurtasun osoz baieztatu esan zuen. Halere, zenbait idazki aurkitu ondoren, 1968ko ekainaren 26an Paulo VI.ak santuaren erlikiak nahi modu fidagarrian identifikatuak izan zirela aipatu zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne