San Joan, San Joanes, Done Joanes, Jaun Done Joanes, Jondoni Joanes (Lap. eta BNaf.) edo Jondane Joanes (Zub.)[1][2] Kristautasuneko hainbat santuren izena da, hebreerazko יוחנן (Yôḥānnān) izenetik datorrena. San Joan festa eta sanjoanak Donibane jaiaren sinonimo dira zenbait tokitako euskaran (euskara batuan, toponimiarako eta jaieguna izendatzeko, Donibane hobetsi du Euskaltzaindiak).[3]
Iban eta Jon (gizonezkoentzat) eta Ibane, Joana eta Jone (emakumezkoentzat) dira izen horrek gaur egungo euskaran dituen beste forma batzuk.
Hona hemen adieren zerrenda: