San Lorentzo | ||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kokapen mapa | ||||||||||||||||||||||
Lineak | ||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||
Kokapena | ||||||||||||||||||||||
Helbidea | Gipuzkoa hiribidea, 37; 48260 | |||||||||||||||||||||
Udalerria | Ermua, ![]() | |||||||||||||||||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||||||||||||||||
Gunea | 5. gunea (BGP) 4. gunea (Mugi) | |||||||||||||||||||||
Irisgarria | ![]() | |||||||||||||||||||||
Nasak | 1 | |||||||||||||||||||||
Trenbideak | 1 | |||||||||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||||||||||||||||
EuskoTren | ![]() ![]() ![]() |
San Lorentzo Euskotrenen E1 (Bilbo-Donostia) lineari, eta horren azpi-linea diren 1D (Durangaldea) eta 1T (Ermua-Eibar tranbia) lineei dagokien lurgaineko tren geralekua da, Bizkaiko Ermua udalerrian kokatuta dagoena. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 5. tarifa-gunean eta Mugi sistemaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.
Bilbo-Donostia trenbidearen barne, geralekuan eskualdeko zerbitzuak eskaintzen dira Bilboko Matiko eta Donostiako Amarako geltokien artean (E1 linea), eta Matiko eta Elgoibarko geltokien artean ere (1D linea). Zerbitzu horiez gain tranbia ezizenez ezagutzen den Ermua eta Eibar elkarlotzen dituen hiriarteko maiztasun altuko zerbitzua ere jasotzen du, (1T linea).
2018ko azaroaren 28tik 2019ko urtarrilaren 30a arte Errotaberri-San Lorentzo trenbide tartea berriztatzeko lanak zirela eta tranbia zerbitzuek ez zuten geldialdirik egin San Lorentzon.[1][2]