Sanabriako aintzira | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 997 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 3,16 km |
Zabalera | 1,53 km |
Azalera | 3,68 km² |
Sakonera | 55 m |
Bolumena | 96.289.887 m³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°07′21″N 6°43′09″W / 42.1225°N 6.7192°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Zamorako probintzia |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Tera (ibaia) |
Arroaren azalera | 127,3 km² |
Sanabriako aintzira Iberiar penintsularen ipar-mendebaldean dagoen aintzira bat da. Zamorako probintzian dago, itsas mailatik 1.000 metrora, eta Iberiar penintsulako glaziar aintzirarik handiena da.[1] Aintziratik ura sartzeko eta ateratzeko emari nagusia Tera ibaiari dagokio. Aintziraren arroa Würm glaziazioan sortu zen.[2]
3,47 km²-ko azalera du, eta 53 metroko gehienezko sakonera, aintzira osatzen duten bi kubetetatik ekialdekoan, mendebaldekoa gehienez 46 metrora iritsiz.[3] Sanabriako lakuaren Natura Parkearen zati da.