Sanjuanada

Sanjuanada
Motaestatu-kolpe saiakera
Honen parte daPrimo de Riveraren diktadura
Data1926ko ekainaren 24a
KokalekuValentziako probintzia
Madril
HerrialdeaBorboien berrezarkuntza

Sanjuanada Espainiako gobernua aldatzeko ahalegin bat izan zen. 1926ko ekainaren 24ko gauerako prestatu zen eta hortik datorkio izena.

Miguel Primo de Rivera eraitsi nahi zuten eta Aguilera jenerala jarri gobernu lehendakari. Valeriano Weyler eta Aguilera jeneralek lideratu zuten eta Riquelme, Batet eta Gil Dolz del Castellarren laguntza izan zuten, besteak beste.

Berehala atxilotu zituzten buruzagiak eta sanjuanadak porrot egin zuen.

Iraultzaileen kontrako epaiketa egon zen, ondorio larririk gabe, baina. Sanjuanada eragotzi bazen ere, hura eragin zituen arrazoiak ez ziren desagertu, eta urte gutxitan Primo de Riverak dimisioa aurkeztu behar izan zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne