Sansomendi | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′40″N 2°42′15″W / 42.8611°N 2.7042°W |
Demografia | |
Biztanleria | 20.423 (2023) |
Sansomendi edo Lakua 03 Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiriaren iparraldean kokaturik dago. Auzoak Arriaga-Lakuarekin egiten du muga ekialdean, eta Ehari-Gobeuko auzoarekin mendebaldean. Auzo honek bi zati berezi dauzka: alde batetik, gasteiztarren artean Sansomendi izenarekin ezagutzen dena, alegia Oto hiribidearen eta Antonio Machado kalearen artean dagoen gunea, eta bestetik Wellingtongo dukearen eta Zorrostea kalearen artean dagoena. Bigarren eremu hau, funtzionalki, Lakuaren baitan dago. Izatez, iparralderago dagoen etxadia Ibaiondo deitzen den auzoan kokaturik dago.
Auzo honen mugen barruan Ehari-Gobeuko industrialdearen zati bat sarturik dago. Etxebizitzen eremua eta lantegiak banatzen dituen parke luze batek auzoa erditik zatitzen du.