Santa Maria in Campitelli eliza (Erroma)

Santa Maria in Campitelli eliza (Erroma)
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°53′35″N 12°28′46″E / 41.89305°N 12.47933°E / 41.89305; 12.47933
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1667
Izenaren jatorriaMaria
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaMaria
Arkitektura
ArkitektoaCarlo Rainaldi
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
Kontaktua
Helbideapiazza di Campitelli, 9 - Roma
Webgune ofiziala

Santa Maria in Campitelli eliza XVII. mendeko eliza barroko txikia da, Erromako Sant'Angelon kokatua. Batzuetan, Santa Maria in Portico ere esaten zaio; izan ere, eraikitzean, izen horiek zituzten bi eliza txiki ordezkatu zituen.

Elizak 25 cm-ko altuera duen Ama Birjinaren ikono bat du, XI. mendean datatua.

Elizak trabertinozko fatxada du, zutabe handi exentuekin (fatxadari lotu gabe, baina oso hurbil), eta horrek enfasi handia ematen die lerro bertikalei. Jatorrizko diseinuan inoiz egin ez ziren estatuak zeuden.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne